XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5.1. Komunikazioan aurrerapena

Leihatilako informazioa nola ematen den aztertu eta ikasleak gureganatzeko komunikazioan gertatu diren aldaketek ondorio baikor nabarmena izan dute.

Batetik, matrikulatzea gertatzen den leku fisikoa itxuratu egin dugu.

Ikaslegaia eta bulegaria aurrez aurre daude eta elkarrizketa maila bereko lagunen artekoa da.

Feed-backa askoz errazago gertatuko da horrela.

Ikaslegaiek euskaltegiko atetik sartu eta aurkitzen zuten pareta zen euskaltegiaren lehenengo irudia.

Hesi bat zegoen euskaltegiaren eta ikasleen artean; komunikazioa oztopatu eta ikaslearekin modu naturalean negoziatzea ezinezko egiten zuen hesi arkitektonikoa zen hura.

Zorionez bota egin da.

Egungo bulegoa argitsua, irekia, hurbilekoa da eta gertutasuna islatzen da lehenengo momentutik.

Komunikazioa erraztu egingo dituen alde onei lehentasuna eman eta galera sortu dezaketenek ekidin , hori da lema.

5.2. Ikastaroak definitu

Egungo 12 urratsetan banatutako helduen euskalduntze-prozesuan urratsak eta mailak zehaztu beharko genituzke.

Beste zenbaitek egindako proposamena hartuko nuke, egokiak iruditzen zaizkidalako.

Hau da: 1. , 2. eta 3. edo hasiera mailak batetik, eta 4. 5. eta 6. bitarteko mailak orain baino lehen atalase-maila deitu izan zaionak, bestetik tratamendu bateratua izan dezakete.

Metodologia komunikatiboaren inguruan hizkuntz funtzioak eta hizkuntz formak ardatz duten ikastaro nahiko estandarrak eskaini daitezke.

Ahal delarik, bi urtetan ikasleak jarraituko lukeen ikas-prozesu kontrolatu batekin, ulermen-maila oneko eta komunikazio-ekintza arrunt batean erraz mugitzeko moduko emaitza lortzeko zerbitzua eskaini beharko genuke urria-ekaina 300 orduko ikastaro bana, udako hilabete bat errekuperazio-errepasoko eta barnetegiarekin biribildutako zazpiehun orduko prozesu baten buruan.